XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Asiera orrek arriturik utzi nau erabat.
Eta nolakoa den ain ederki ta andikiro adierazi duzunez gero, iarrai eta esan iezadazu Maitasunari buruz beste au ere:
Eztizut galdetzen alako amaren edo aitaren denik; Maitasuna ama baten edo aita baten maitasuna denik galdetzea galdera farragarri izango bailitzateke.
Beste onetara baizik: aitari buruz galde egingo balute, aita den aita norbaiten, ala, inoren aita ote denentz, ederki erantzun nai izango bazenu, onetara esango zenidake: aita seme baten edo alaba baten aita delakoxe dela izan ere.
Ez aal da orretara?.
- Erabat noski, esan omen zion Agazon-ek.
- Ez aal da berdin amari buruz?.
Ortaz ere batera etorri ziren.
- Oraindik bada, zertxobait geiago, erantzun iezadazu, nai dudana areago ikas dezazun, esan omen zion Sokrate-k.
- Ain zuzen, esango banizu anaia, den orixe denez gero, norbaiten anaia izango ote litzateke, ala ez?.
- Orrelaxe izango litzateke, esan omen zion.
- Ez aal litzateke anaia baten; naiz arreba batena?.
Batera etorri omen ziren.
- Saia zaitez bada, Maitasunari buruz berorixe esaten.
- Maitasuna, ezeren, ala, zer-edo-zeren Maitasuna ote da?.
- Izan ere erabat bada.
- Begira bada arretaz ori berorixe zeuregan, ortaz oroiturik, esan omen zion Sokrate-k.
- Orain, berriz, esaidazu beste au: Maitasunak maite duen ura irrikatu ere egiten ote du, ala ez?.
- Erabat beinik-bein, esan omen zion.